
Emakume migranteek euren bizipenak ezagutzera emango dituzte Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Asociación Por Ti Mujer
Galdakaoko Udalak, Moviltik kultur berrikuntzako elkartearekin lankidetzan, hiru emakume migranteen esperientziak ikusarazteko tailerra antolatu du. Errealitate birtualaren bitartez egingo dute, 3D betaurrekoen bidez.
Udalerrian bizi diren atzerritarrek eta galdakoztarrek mundua beste ikuspegi batetik ikusteko aukera izan dezaten, migratutako pertsonen bizi istorioak ikusarazteko tailerra antolatu du Galdakaoko Udalak, Moviltik kultur berrikuntzako elkartearekin lankidetzan.
Saioa martxoak 25, Torrezabal Kultur Etxeko 2. gelan izango da martxoaren 25ean,18:00etatik 20:00etara, eta beren bizitzako istorioak errealitate birtuala erabiliz —3D betaurrekoen bitartez— partekatuko dituzten atzerriko hiru emakume izango dira protagonistak. Bertaratutakoak hiru emakumeen bizipenetan murgilduko dira, «bizitza berri bat bilatzeko bidean izan dituzten erronkak bertatik bertara ezagutuz».
«Beste etorkin batzuek euren antzerako esperientziak ezagutu ahal izango dituzte, eta konexio zein laguntza gune bat aurkitu ahal izango dute. Izan ere, bertaratzen den orok parte hartu ahal izango duen eztabaidarako, elkarrizketa irekirako eta bizipenak trukatzeko gunea izango da topaketa. Galdakoztarrek, berriz, hobeto ulertuko dute pertsona batek zergatik utz ditzakeen atzean bere etxea, familia, lagunak, bizimodua… Halaber, ulertuko dute zein zaila den ingurune eta kultura berri batean integratzea, estereotipoak eraistea eta elkar ulertzeko eta bizikidetzarako zubiak eraikitzea helburu duen topaketa horretan», azaldu du Galdakaoko Udalak.
Hitzordua 25 pertsonentzako mugatuta egongo da eta parte hartu ahal izateko izena eman behar da 944 010 563 edo 688 624 752 telefonoen bidez.