Eraso matxisten kontrako manifestazioa deitu du gaur Momoak taldeak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Atzo, Udalarekin batera, jaietarako eraso matxisten kontrako protokoloa aurkeztu zuten Momoak talde feministako kideek. Gaur, jaiak hasi aurretik, manifestazioa deitu dute 19:30ean «erasorik gabeko Santakurtzak» lemapean.
Eraso matxisten kontra jaietan erabiliko den protokoloa aurkeztu zuten atzo Udalak, Jai Batzordeak, Erabide elkarteak eta Momoak talde feministak. Bertan izan zen Garbiñe Sagardui ordezkari, eta protokoloarekin batera mapa bat sortu eta banatuko dutela iragarri zuen. Mapa horretan eraso matxisten kontra aktiboki parte hartuko duten tabernak agertuko dira, emakumeek gune seguruak identifikatzeko.
Horrez gain, talde feminista galdakoztarreko kideek manifestazioa deitu dute gaur 19:30ean Iturrondo plazatik hasita, Santakurtzetan «erasorik ez dela onartuko» aldarrikatzeko.