Erdi Aroko azoka solidarioa antolatu du GBGEk astebururako
Ekimena
BINKE / 2022ko ekaina
Erdi Aroko azoka solidarioa antolatu du GBGEk astebururako
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: GBGE
Barikutik domekara bitarte Erdi Aroko azokaren zortzigarren edizioa antolatu du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, 10:00etatik 21:00etara bitarte Agirre Lehendakariaren plazan. Baina gainera, zenbait ekintza ere antolatu dituzte, ipuin kontalari, su ikuskizun eta zirko tailerra tarteko.
Bi urteko geldialdi behartuaren ostean, bueltan da Erdi Aroko azoka solidarioa Galdakaora, ekainaren 17tik 19ra. Aurten zortzigarrenez antolatuko du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) bere jardunetara bideratzera lagunduko duen azoka.
Aurten 30 postu inguru izango dira Agirre Lehendakariaren plazaren bueltan, guztiak artisau eta elikagai postuak izango dira. Eta egunero 10:00etatik 21:00etara bitarte izango dira zabalik. Baina gainera, bi egunetarako ekintzak ere antolatu dituzte GBGEkoek.
Hauxe izango da eguneroko ekintzen eskaintza:
Ekainak 18, zapatua
12:00 Kalejira
12:30 Zirko tailerra
18:00 Kalejira
19:00 Ipuin kontalaria
21:30 Su ikuskizuna
Ekainak 19, domeka
12:00 Kalejira
13:00 Ipuin kontalaria
18:00 Kalejira
18:30 Zirko tailerra