Galdabusa doakoa da 12 urtetik beherako haurrentzat, gaurtik aurrera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarritakoaren arabera, Galdabusa doakoa da 12 urtetik beherako haurrentzat gaurtik, urtarrilak 30, aurrera. Doakotasuna baliatzeko beharrezkoa izango da Barik txartel pertsonalizatua izatea.
Orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoa doakoa izan da 6 urte arteko umeentzat eta neurria 12 urte beherako haur guztiei ere zabaltzea adostu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Neurria gaur, urtarrilak 30, sartuko da indarrean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta 130.000 adingabe inguruk eta haien familiek jasoko dituzte onurak.
12 urte beherako galdakoztarrek ere doan bidaiatu ahal izango dute gaurtik aurrera, Galdabusean zein Bizkaibusek eta Eusko Treneko garraio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuetan.
Doakoa izateko baldintza Barik txartel pertsonalizatua izatea da eta tutore arduradunak egin ahal izango du izapidea. Horretarako, onuradunaren argazkia, NANa eta/edo familia liburua aurkeztu beharko dira. Txartela Bizkaiko garraio publikoaren Bezeroarentzako Arreta Bulego integraletan eskuratu ahal izango da (CTB, Metro Bilbao, Bizkaibus, EuskoTren, Renfe edo Bilbobus).