Galdakao Igeriketa Taldeak hamar domina lortu zituen VI. Gipuzkoa Openean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Pasa den asteburuan VI. Gipuzkoa Opena lehiatu zen Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Txapelketan Galdakao Igeriketa Taldeko hamabi kidek parte hartu zuten eta guztira hamar domina lortu zituzten. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.
Ehundaka igerilari batu ziren pasa den asteburuan Donostiako Paco Yoldi kiroldegian, VI. Gipuzkoa Open lehiaketan parte hartzeko. Txapelketan lehiatu zuten taldeen artean Galdakao Igeriketa Taldea izan zen.
Zehazki, talde galdakoztarreko hamabi igerilarik parte hartu zuten txapelketan eta guztira hamar domina lortu zituzten: urrezko bat, zilarrezko zazpi eta brontzezko bi.
Hemen batu ditugu irabazleen izenak:
- Ariane Guillèn: zilarrezko domina 200 metro tximeletan
- Usune Fernández: brontzezko domina 200 metro tximeletan
- Iker Ariño: zilarrezko domina 50 metro bizkarrean eta brontzezko domina 200 metro bizkarrean
- Eneko Neven: zilarrezko domina 100 metro bularrean
- Sofía Conde: zilarrezko dominak 100 metro eta 200 metro bizkarrean eta 800m krolean
- Alberto Conde: urrezko domina 50 metro bizkarrean eta zilarrezko domina tximeletan
«Eskerrik asko eta zorionak guztioi. Aupa Galdakao», adierazi dute taldetik, kirolari guztien lana goraipatuz.