Galdakaoko PSE-EEk bere hautetsien zerrenda aurkeztu du, Denis Itxasoren laguntzaz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: PSE-EE Galdakao
Galdakaoko PSE-EEk udal-hauteskundeetako hautetsien zerrenda aurkeztu zuen atzo, barikua, Romualda Zuloaga plazan egindako ekitaldian. Hitzorduan Victor Trimiñorekin batera aurkeztuko diren kideek parte hartu zuten, Denis Itxaso eta Teresa Laespadarekin batera. Hemen batu dugu PSE-EEren hautetsien zerrenda osoa.
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Alderdiek ezagutzera eman dituzte jada Galdakaon aurkeztuko dituzten zerrendak eta PSE-EEk atzo batu zituen hautetsiak, Urreta auzoko Romualda Zuloaga plazan egindako ekitaldian.
Hitzorduan Victor Trimiño alkategaiak parte hartu zuen zerrendako kideekin batera. Halaber, bertan izan ziren Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Denis Itxaso eta Teresa Laespada, Bizkaiko Ahaldun Nagusigaia eta egungo foru diputatua.
Trimiñorekin batera hauek izango dira aurkeztuko diren kideak:
1. Victor Trimiño Vegas.
2. Nerea Teruelo Calvo.
3. Txema Larrazabal Martinez.
4. Arantza Tejerina Rodriguez.
5. Francisco Jose Fernandez Perez.
6. Maria Jesus Lopez Horta.
7. Antonio Punzano Rubio.
8. Laura Cestau Garciandia.
9. Asier Soto Urruela.
10. Maria Olinda Granado Mendez.
11. Aitor Cordero Garcia.
12. M.ª De Las Cintas Pomares Ruiz.
13. Sebastian Chaparro Romero.
14. M.ª Natividad Fernandez Perez.
15. Jose Luis Garcia Martin.
16. Micaela Aguilar Chaparro.
17. Eliseo Fernandez Revilla.
18. Begoña Pozo Marquina.
19. Juan Chaparro Bazan.
20. Maria Luisa (Marisa) Gomez Castillo.
21. Teodosio (Teo) Estebanez Castro.