Gazte Plazan erakusketa ibiltaria Galdakaora helduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Plazan erakusketa ibiltaria antolatu du eta Bizkaiko lau herritan izango da. Besteak beste, Galdakaora helduko da 2030 Agenda oinarri duen ekimena.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Plazan izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda Idazkaritzarekin, Gazteria Zuzendaritzarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau herrietako udalekin batera. 2030 Agendaren baitan kokatzen da proiektua eta hau gazteei ezagutaraztea du helburu.
Lau herritan izango da erakusketa ibiltaria, haien artean Galdakao. Urriaren 17tik 22ra ikusi ahal izango da Ardanza parkean, 12:00etatik 19:00etara. Egun hauetan zehar, Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) jorratzen diren gaiak lantzeko scape room-a eta hitzaldiak egingo dira.
Programari buruzko informazio guztia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren sare sozialetan ezagutu daiteke, eta baita agenda2030@egk.eus helbidera idatziz edo 944436143 zenbakira deituz ere.