Hauek dira Ibarluzeko bizitokietarako behin behineko eskaera onartuak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gazteen emantzipaziorako Ibarluze kalean eraikitzen ari diren 60 zuzkidura bizitokietako bat erabili ahal izateko egindako eskaeren artean zeintzuk onartu diren argitaratu du Galdakaoko Udalak. Zuzenketak urtarrilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira eta hemen batu dugu behin behineko eskaera onartuen zerrenda.
Galdakaoko Udala 60 zuzkidura bizitoki eraikitzen ari da Ibarluze kalean gazteen emantzipazioa bultzatzeko helburuz. Hauetan izena emateko epea azaroaren 30era arte zabaldu zen eta honezkero argitaratu dute eskaera onartuen behin behineko zerrenda.
Eskatzaile gisa onartuak izan direnek urtarrilaren 16ra arte izango dute eta Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Proposamen horiek aztertu, onartutako eskatzaileen behin betiko zerrenda egin, eta baremazio bidezko zerrenda aurkeztuko da orduan. Izan ere, puntuazioen arabera banatuko dira bizitokiak, eta ez zozketa bidez.
Udalak azaldu duenez, otsailaren bigarren erdialdean aurreikusi du Ibarluzeko bizitokietan bost urtez bizitzeko eskubidea izango dutenen behin betiko zerrenda argitaratzea.