Haurrei zuzendutako bizikleta ibilaldiak eta ginkana antolatuko dituzte Bengoetxen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Galdakaoko Bengoetxe auzoko jaiak bihartik domekara bitarte ospatuko dira eta aurten ere egitarau zabala eskainiko dute hiru egunetan zehar. Besteak beste, zapatuan, uztailak 20, haurrei zuzendutako ginkana eta ibilbidea antolatuko ditu Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelak.
Musika, dantza, txapelketak eta beste hainbat jarduera izango dira Bengoetxen bihartik, uztailak 19, domekara bitarte. Auzo galdakoztarreko jaiak ospatuko dira asteburu horretan eta BINKEk jaso zuen moduan, Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du.
Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelak haurrei zuzendutako bi ekintza berezi eskainiko ditu egitarau horren barruan zapatuan, 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.
Batetik, bizikleta ibilbide bi antolatuko ditu 10:30ean eta eta ordubete beranduago aldiz, ginkanan parte hartzeko aukera eskainiko du.
Parte hartzeko izena eman behar da bjaiakb@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izena, abizenak, adina eta parte-hartzaileak ikasten duen ikastetxea zehaztuz.