Igeriketa lasterketa solidarioa antolatuko dute domekan Urreta kiroldegian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Isitsharp
Galdakao Igeriketa Taldeak erreleboen lasterketa solidarioa antolatuko du domekan, abenduak 31, Urreta kiroldegian. Hitzordua 9:00etan hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago hilaren 30era arte.
Urreta kiroldegiak hitzordu berezia biziko du urteko azken egunean. Galdakao Igeriketa Taldeak erreleboen lasterketa solidarioa antolatuko du kiroldegian 9:00etatik aurrera eta parte hartzera animatu du.
Hitzordu solidarioan izena emateko epea zabalik dago hilaren 30era arte eta webgune bitartez egin behar da. Prezioa 12 eurokoa da eta Izena ematearekin batera, taldearentzako kolore esklusiboko txanoa eta lunch bat sartzen dira jarduera amaitzean.
Lehiaketa 100 x 50 metroko txanda librea izango da, maila guztietara egokitua. Honen ostean, talde argazkia aterako dute parte-hartzaile guztiek eta amaieran lunch batez gozatzeko aukera izango dute.