Iñigo Hernando Coca-Colaren Galdakaoko lantegiko zuzendaritzarekin batu zen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Iñigo Hernando alkatea Coca-Colaren Galdakaoko lantegian izan zen eguaztenean, ekainak 17. Jaime Cardenal lantegiko zuzendariak eta Ane Epalza Ipar Eremuko Gai Publikoen, Komunikazioaren eta Jasangarritasunaren arloko gerenteak lantegiaren egoera azaldu zioten.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea herrian kokatutako dagoen Coca-Colaren lantegian izan zen eguaztenean, ekainak 17, goizean. Lantegiko zuzendari Jaime Cardenalekin eta Ane Epalza Ipar Eremuko Gai Publikoen, Komunikazioaren eta Jasangarritasunaren arloko gerentearekin izan zen hitzorduan.
Hauek lantegia erakutsi zioten alkateari, eta enpresaren egoeraren berri eman zioten. Datuekin lantegiaren egoera ona azaldu ondoren, etorkizunerako aurreikuspenak azaldu zizkioten.
Udalak adierazi duenez, herriari buruz ere hitz egin zuten alkateak eta enpresako ordezkariek, eta «bertoko eragileekin elkarlanean aritzeko aukerak aztertzea» adostu zuten.