Innotecs elkartearen Asanblada Orokorra FP Andra Mari-n
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari
Innotecs elkartearen aurtengo Asanblada Orokorra Galdakaon egin da maiatzaren 13an eta 14an, FP Andra Mari ikastetxean hain zuzen ere, «Humanity & Technology Race» lelopean. INNOTECS Europako Berrikuntza eta Teknologiako Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea da.
Galdakaon egin den Asanblada Orokorrean Europako herrialde desberdinetako 60 ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Alemania, Italia, Herbehereak, Norvegia, eta abarretik etorritakoak. Goizetan FP Andra Mari ikastetxea bisitatu eta Asanbladaren hainbat ekitaldi egin dituzte. Arratsaldetan, berriz, gure inguruko toki ezagun batzuk bisitatu dituzte.
Ikastetxe guztietako ordezkariek aprobetxatu dute egonaldia euren arteko hartu-emanak egiteko, teknologia berritzeko eta garatzeko egindakoa partekatzeko, eta azken finean kultura desberdinetako ohiturak eta heziketa prozedurak ezagutzeko, partaideen arteko kontaktuak sendotuz. Guzti honekin, aukera berriak zabaltzen dira gure ikasleentzat, egonaldiak egiteko atzerrian euren formazioa osatzeko, gaitasun sendoagoak lor ditzaten lan merkatuan aukera gehiago izateko.
Hurrengo urteko Asanblada Orokorra La Haya-n (Herbehereak) egingo da.