Irristaketa Artistikoko Eskola Ligako finala jokatuko da gaur Elexalden
Kultura
BINKE / 2022ko maiatza
Irristaketa Artistikoko Eskola Ligako finala jokatuko da gaur Elexalden
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Pavel Danilyuk
Gaur, maiatzak 7, Irristaketa Artistikoko Eskola Ligako finala jokatuko dute 200 patinatzaile inguruk Elexaldeko kiroldegian 09:30etik 20:00etara bitartean Skating 4 Gurpil elkartearen eskutik.
Gaur, zapatua, maiatzak 7, Irristaketa Artistikoko Eskola Ligako finala antolatuko dute Galdakaon Skating 4 Gurpil elkarteko kideek. Elexalde auzoko kiroldegian jokatuko da 09:30etik 20:00etara bitartean, eta 5 eta 15 urte bitarteko 200 patinatzaile inguruk hartuko dute parte, Bizkaia eta Arabako 10 klubek eman baitute izena. Sarrera librea eta doakoa da.
Kirol honen final bat ikustea ikusgarria izateaz gain, antolakuntzaren helburua irristaketa ezagutzera ematea eta herrian bultzatzea, eta Skating 4 Gurpil klubari zehazki «ikusgarritasuna ematea eta herrian hazkundea erraztea» da. Horregatik, elkarte honekin batera, Galdakaoko Udala ere badabil prestaketa lanetan.