Itxaso Hernandezek urrezko domina bi lortu zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Euskadiko Poomsae Txapelketa antolatu zen Bilbon urtarrilaren 20an eta hitzorduan Itxaso Hernandez galdakoztarrak parte hartu zuen. Gazteak urrezko domina bi lortu zituen banakako eta binakako senior kategorian, eta honi esker Espainiako txapelketarako sailkatu da.
Pasa den domekan, urtarrilak 20, Euskadiko Poomsae Txapelketa antolatu zen Bilbon eta hainbat kirolarik parte hartu zuten, tartean Itxaso Hernandez galdakoztarrak senior kategorian.
Gazteak urrezko domina bi lortu zituen txapelketan, banaka eta binaka, kasu honetan Garriko Klubarekin. Honi esker Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu zuen eta lehiaketa honetan Euskal Selekzioarekin parte hartuko du.
Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko Hodei Huete eta Izaskun Velez ere izan ziren Euskadiko Poomsae Txapelketan eta zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten hurrenez hurren, junior kategorian.