Jostailu bilketa solidarioa izango da gaur Galdakaoko Herriko Etxean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Copyleft
GBGEk eta Nerbioi Ibaizabaleko Ezkerraren Gazteek jostailu bilketa solidarioa antolatu dute gaur Galdakaoko Herriko Etxean arratsaldeko 19:00etan. Jostailu berriak eta egoera onean dauden bigarren eskukoak eraman daitezke.
Gabonetako jostailu bilketa solidarioa antolatu dute Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak eta Nerbioi Ibaizabaleko Ezkerraren Gazteek. Bilketa gaur, abenduak 15, arratsaldean izango da 19:00etatik 21:00etara Juan Sebastián Elcano kalean kokatuta dagoen Herriko Etxean.
Helburu nagusia baldintza txarretan bizi diren familiak laguntzea da, bilketaren bitartez ume guztiek jostailuak izatea lortu nahi dela. Jostailu berriak eta bigarren eskukoak onartzen dira, baina azken hauek egoera onean egon behar dira.
Antolakuntzatik galdakoztar guztiak eta inguruko auzokideak animatzen dituzte jostailuak eramatera, «gehien behar gaituztenak laguntzeko».