‘Las bingueras de Eurípides’ antzezlana hartuko du barikuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Las Niñas de Cadiz
Las Niñas de Cadiz konpainiak ‘Las bingueras de Eurípides’ antzezlana eskainiko du barikuan, urriak 27, Torrezabal Kultur Etxean. Jose Troncosoren zuzendaritzapean, bingo klandestino baten inguruan arratsaldero biltzen diren emakumeak dira obraren protagonistak.
Auzo zahar bateko erdi ezkututako lokal batean, emakume talde bat, Dionisia misteriotsua buru dutela, bingo klandestino baten inguruan biltzen da arratsaldero. Jolasa aitzakia bat da elkartzeko, meriendatu, bere penak kontatzeko, pozak partekatzeko eta errealitate triste eta monotonotik ihes egiteko.
Istorio hau hartzen du abiapuntutzat ‘Las bingueras de Eurípides’ antzezlanak, Las Niñas de Cadiz konpainiaren eskutik. Barikuan, urriak 27, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dute obra, 20:00etan.
Jose Troncosoren zuzendaritzapean, Ana López Segovia, Alejandra López, Teresa Quintero/Mer Lozano, Rocío Segovia, Fernando Cueto eta Troncoso bera igoko dira Galdakaoko oholtzara.
Sarrerak eskuragai daude 7,5 eta 10 euro arteko prezioan Torrezabalen eta webgunean.