LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean adierazpen hau egin du Galdakaoko Udalak
Gizartea
BINKE / 2022ko ekaina
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean adierazpen hau egin du Galdakaoko Udalak
TESTUA: Galdakaoko Udala
ARGAZKIA: Boris Stromar
Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da, eta egun honen garrantzi historikoa nabarmendu nahian, adierazpen instituzionala onartu dute Galdakaon, konpromiso politikoak adieraziz.
Adierazpen instituzionala onartu du Galdakaoko Udalak, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna den ekainaren 28a, «E28»-a, nabarmentzeko. Egun honen garrantzia Stonewallen 1969ko ekainaren 28an bizitako istilu historikoetan dago oinarrituta. Lesbiana, gay, transexual eta, batez ere, trabestiak, poliziaren aurrean matxinatu ziren, azken hauen aldetik jasaten zituzten eraso, pertsekuzio eta xantaien kontra borrokatuz.
Udalaren adierazpena ondokoa da:
LGBT+ BIZITZAK 2022ko EKAINAREN 28a
Ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren egunean, berriro diogu sexu- eta genero-identitatearen aukera pertsona guztien eskubidea dela.
Tamalez, LGTBI+ eraso fobikoen datuak gero eta handiagoak dira, armairuak bizitzako esparru guztietan presente jarraitzen du, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira eta ondorio LGTBI+ bizitzak arriskuan daude. Horren guztiaren aurrean, antolatu eta borrokatu egin behar dugu.
Egun honetan, LGTBIQ+ mugimendua osatzen duten hainbeste pertsonen eta mugimendu feministaren borrokari balioa eman behar diogu; izan ere, urte osoan diskriminazio mota guztiak ezabatzeko lan egiten dute, eta, horrela, funtsezko ekarpena egiten diote gizarte berdinzaleago eta feministago bat eraikitzeari. Lanean eta borrokan ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu, beren sendotasunagatik eta aktibismoagatik harro sentiarazten gaituen mugimendua osatzen dutelako.
Hala ere, borroka hori babesteko, erakunde gisa dugun konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, programen eta neurrien inplementazioaren bidez, eta ez adierazpen gisa bakarrik. Politika publiko integral eta sendoak abiaraztea, ikuspegi feministatik, ezinbestekoa da sistema patriarkala eraldatzeko.
Horregatik, Galdakaoko Udaletik.
- Gure gaitzespena erakusten dugu LGTB+ pertsonen aurkako eraso guztien aurrean, eta elkartasuna adierazten diegu.
- Politika feministak garatzen jarraituko dugu, sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua sustatzen dutenak.
- Aholkularitza eta laguntza eskaintzen jarraituko dugu LGTB+ pertsonei eta haien familiei, aholkularitza sexualeko eta afektiboko zerbitzuen eta indarkeria matxisten biktimei arreta integrala ematearen bidez.
- Galdakaoko herritarrei dei egiten diegu borroka honetan inplikatzeko eta, zehazki, ekainaren 28a dela-eta antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko.