Ospitaleko hirugarren solairuak su hartu du, baina kontrolpean dago
Ezbeharra
BINKE / 2022ko urtarrila
Ospitaleko hirugarren solairuak su hartu du, baina kontrolpean dago
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Bizkaiko suhiltzaileak eta Galdakaoko Udaltzaingoa
Arratsaldeko 16:15 aldera su hartu du ospitaleko bigarren eta hirugarren solairuen arteak, baina berehala kontrolatu dute. Gertatutakoa jaso du Binkek Osakidetzarekin berba egin berri.
Labeako ospitaleko bigarren eta hirugarren solairuen artean dagoen biltegien eta mantentze-lanen gune batek su hartu du gaur, hilak 20, arratsaldeko 16:15 aldera.
Osakidetzaren prentsa bulegoak Binkeri jakinarazi dionez, sutea berehala kontrolatu du ospitaleko Lehen Eskuhartze Taldeak suhiltzaileen laguntzaz, «eta ez da kalte pertsonalik izan».
Hedabide honek jakin ahal izan duenez, keak ospitalizazioko hirugarren solairuko unitate bat kaltetu du, «eta, segurtasun-protokolo guztiei jarraituz, pazienteak eta profesionalak lantegiaren erdialdera eraman dira». Une honetan paziente guztiak euren logeletara itzuli direla konfirmatu digu Osakidetzak.
Suhiltzaileek ikerketa abiatu dute, sutea zerk eragin duen aztertzeko.
Hemen unearen irudi batzuk: