Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egingo dute bihar Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: SER
Euskal Herriko BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimenduak Usansolon Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioa egitera deitu du biharko. Helburua «genozidio sionista gaitzetsi eta herri palestinarrak aurre egiteko duen eskubidea defendatzea» da.
Milaka pertsona batu ziren pasa den zapatuan Bilboko manifestazioan ‘Gora palestinar erresistentzia’ lelopean. Helburua Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta «Israel egiten ari den garbiketa etnikoa eta genozidioa» salatzea izan zen.
Asmo berdinarekin batu ziren Galdakaon, Pontzi Zabalako bidegurutzean, urriaren 19an, BINKEk jaso zuen moduan.
Bihar, azaroak 3, Usansolon egingo dute Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia. Zehazki, Mailu plazan batuko dira 19:30ean.
Euskal Herriko BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimenduak deitu du eta helburua «genozidio sionista gaitzetsi eta herri palestinarrak aurre egiteko duen eskubidea defendatzea» da.