Tanzania eta Boliviako taldeak arituko dira aurten Folklore Bizian jaialdian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Beste urte batez, Folklore Bizian nazioarteko dantza taldeen jaialdia antolatuko du Andra Mari Dantza Taldeak. Martitzenean, uztailak 16, hasiko da 37. edizioa eta lehenengo egunetan Galdakaon eta Usansolon arituko dira dantza taldeak. Hemen batu du BINKEk eguneroko eskaintzaren berri herriz herri.
Aurreko urteetako arrakasta errepikatzeko helburuz, Folklore Bizian nazioarteko dantza taldeen jaialdia antolatuko du Andra Mari Dantza Taldeak aurten ere. 37. edizio honetan Euskal Herria, Tanzania eta Boliviako taldeekin.
Oholtza horiek Galdakaon eskainiko dira jaialdiaren lehenengo bi egunetan martitzenetik, uztailak 16, aurrera. Ostean Usansolon egingo da eta barikutik aurrera bisitatuko dituzte Sopela, Areatza eta Arrigorriaga.
Euskal Herria bisitatuko duten taldeak Tanzaniako Conjunto Folclórico Nacional Lumumba eta Boliviako Balet Folclórico Manuel Acosta dira. Halaber, Galdakaoko Ad Libitum txistu bandak eta Andra Mari Dantza Taldeak eta Usansoloko Oinarin Dantza Taldeak parte hartuko dute.
Hemen batu dugu jaialdian ikusi ahal izango diren ikuskizun guztiak, egunez egun:
Uztailak 16, martitzena
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 17, eguaztena
Galdakaoko Kurtzeko plazan, 20:30ean
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 18, eguena
Usansoloko Unkina kiroldegian, 20:00etan
Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 19, barikua
Larrabasterrako Urgitxieta plazan, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 21, domeka
Areatzako frontoian, 20:00etan
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)
Uztailak 22, astelehena
Arrigorriagako kiroldegian, 20:30ean
Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Conjunto Folclórico Nacional Lumumba (Tanzania)
Balet Folclórico Manuel Acosta (Bolivia)