Torrezabaleko obren ondorioz ikuskizunak lekuz aldatuko dira gaurtik aurrera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia eraberritzeko obrak hasi dira eta irauten duten bitartean emanaldiak lekuz aldatuko dira. Gaurtik aurrera zinema saioak Maximo Moreno Musika Eskolan eskainiko dira eta ikuskizunak Torrezabaleko erakusketa gelan.
Galdakaoko Udalak duela aste batzuk ezagutzera eman zuenez, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian obrak egingo ditu, aretoa hobetu eta aro berrietara modaltzeko helburuz. Obrak honezkero hasi dira eta aretoa itxita dago, BINKEk jaso zuen moduan.
Udalak ordea programazio kulturala antolatzen jarraituko du eta gaurtik aurrera apirilera bitarte lekuz aldatuko ditu emanaldiak.
Zinema Urretara eramango du eta horretarako Maximo Moreno Musika Eskolako areto nagusia egokitu da, 120 pertsona hartzeko gaitasuna duen zinema areto bilakatzeko.
‘El maestro que prometió el mar’ izango da egokitutako zinema aretoan ikusiko den lehen filma. Asteburu osoan egongo da ikusgai, gaur, bihar eta domekan. Bihar ‘Wonka’ pelikula ere proiektatuko da Musika Eskolako aretoan.
Ikuskizunei dagokienez, Torrezabal Kultur Etxkeo erakusketa gelan antolatuko dira eta lehenengoa domekan izango da, Tanttaka Teatroaren eskutik. Konpainiak ‘Sexberdinak’ antzezlana eskainiko du eta kasu honetan gurpildun aulkiak izango dira eserlekuak «kuskizunean landutako gaian hobeto murgiltzeko».