Ugaitz Perez galdakoztarra baldintzapeko askatasunean geratu da
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Pictorius Copyleft
Hogei urte preso egin ostean, Ugaitz Perez galdakoztarra baldintzapeko askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak bariku honetan.
Ugaitz Perez Zorriketa galdakoztarrak 20 urte bete ditu espetxean, etakide izatea leporatuta. Aurtengo otsailean hirugarren gradua eman zioten eta kontrol telematikoarekin etxean preso izan da azkenaldi honetan.
Orain, hamarkada bi preso egon ostean baldintzapeko askatasunean geratu da libre. Hala azaldu du Etxerat elkarteak bariku honetan bere webgunearen bitartez.