Urtats Gomezek brontzezko domina eskuratu du Espainiako igeriketa txapelketan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Richard Gomez
Malagan antolatutako aurtengo Espainiako igeriketa txapelketan hartu zuen parte Urtats Gomez galdakoztarrak, eta brontzezko domina eskuratu zuen 200 metroko tximeleta proban.
Espainiako igeriketa txapelketa Malagan antolatu da aurten, uztailaren 25tik 30era bitarte. Bertan hartu zuen parte Urtats Gomez igerilari galdakoztarrak, eta ez zen esku hutsik itzuli Malagatik Galdakaora.
Ohi den moduan, kategoria desberdinak izan ziren lehian —bularra, bizkarra, tximeleta eta librea—, eta Gomezek brontzezko domina eskuratu zuen 200 metroko tximeleta proban. Lorpen honekin galdakoztarrak bere laugarren domina irabazi du espainiar estatu mailako txapelketetan.
Aurtengo edizioan 1210 parte-hartzaile izan dira Malagan, 242 klubetan banatuta, eta Gomezen aurretik Bartzelonako Ian Florencio eta Valladolideko Mario Arias izan ziren podiumean. Galdakoztarra Getxo IW klubarekin joan zen bertara parte hartzera.