Usansoloko ospitaleko langile batek emakume baten datuak lapurtu zituen berarekin harremanetan jartzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Usansoloko ospitaleko erizaintzako langile batek emakume baten datuak lapurtu zituen datu-basetik, berarekin harremanetan jartzeko. Langileak mezu elektroniko bat eta WhatsApp bidezko mezu bat bidali zizkion.
Usansoloko ospitaleko erizaintzako laguntzaile batek emakume baten datuak lapurtu zituen ospitalearen datu-basetik, El Correo egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.
Honen ostean, langilea emakumearekin harremanetan jarri zen, lehenbizi posta elektroniko bat bidaliz eta ostean WhatsApp bidezko mezu bat.
Honen aurrean, El Correok adierazi duenez, Usansoloko ospitaleak espediente bat ireki dio langileari.