Burtotza Mendi Taldeak federatzeko kanpaina martxan jarri du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Todor Tsvetkov
Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak federatzeko kanpaina abiatu du, mendian segurtasunez ibiltzeko helburuarekin. Edonor federatu daiteke taldearen bazkide eginez, honek 6 euroko prezioa duela. Gaur egin daiteke liburutegian 18:00etatik 20:00etara.
Segurtasuna ezinbestekoa da mendian ibiltzeko, esperientzia luzea izan arren. Horregatik, gomendagarria da Bizkaiko Mendi Federazioan izena ematea eta hau edozein mendi talderen bazkide eginez egin daiteke.
Hilabete honetan hau sustatzeko kanpaina martxan jarri du Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak. Izena emateak 6 euroko prezioa du eta gaur bertan, abenduak 22, eta liburutegian egin daiteke 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 29an ere irekiko da epea ordutegi berdinean.
Bizkaiko Mendi Federazioaren parte izateak hainbat abantaila eskaintzen ditu, besteak beste, istripu asegurua izatea.
Halaber, Burtotza Mendi Taldearen bazkide bezala honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko aukera dago. Mendi-irteerak eta kirol honekin zerikusia duten hainbat jarduera antolatzen dituzte urtean zehar.