Haizea Cerrada: «Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez»
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko.
Haizea Cerrada, telefonista
BINKE / 2020ko martxoa
«Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez»
Telefonoz ezin bada kutsatu, non dago zuen arriskua? Bostehun lankide inguru ari gara hainbat eta hainbat enpresarentzako herritarren deiak egunero jasotzen —asko Koronabirusaren zalantzak argitzen— eta denok erabiltzen ditugu igogailu, eskilara eta komun berberak. Gainera, 30 zentrimetora baino ez gaude bata bestearen ondoan eta txanda batetik bestera ez dira ordenagailuen arratoi eta teklatuak garbitzen.
Garbitasun neurririk ez duzue? Baldintzak oso eskasak dira. Mahai bakoitzean zazpi eta hamar pertsona inguru egoten gara eta eskuak, mahaia eta arratoiak garbitzeko botilatxo bana baino ez dugu denontzako.
Protokoloa orduan zaintzen da, ezta? Bai, baina eskasa da. Eta denok uste dugu berandu hasi direla protokoloa ezartzen.
Telefonotik, jendea urduri dagoela somatzen al duzue? Ez, kontrakoa. Jendeak lasai deitzen du, eta askotan esaten digute: «Bah! Orain denbora dudala, goazen ‘honen eta beste honen’ inguruan gauzak zelan ditudan ikustera».
Jendearen denbora librea ere sufritu behar, beraz. Bai, egoera honetan gaudenetik deiak hirukoiztu egin zaizkigu. Horregatik pazientzia baino ez dugu eskatzen, guretzat ere ez delako erraza.