Maribel Jairo: «Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen»
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko.
Maribel Jairo, ospitaleko garbitzailea
BINKE / 2020ko martxoa
«Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen»
Zuek ez bazenukete lanik egingo… Garbituta ere nahiko kaotikoa izaten bada dena ospitale batean, imajinatu garbitu barik! Gauden egoera honetan gainera… Oso garrantzitsua da, arazoaren oinarria delako dugu ardura handia.
Horregatik presioa sentitzen duzu? Ba bai, egia esan. Gela bat desinfektatzera sartzen naizen bakoitzean pentsatzen dut: «Ai ama, ia dena ondo-ondo desinfektatzen dudan, bestela…».
Ohikoak ez diren lanak izango dira, ezta? Desinfektatzeko neurririk zorrotzenak Covid-19-ko positibo edo susmo bat dagoen bakoitzean ezartzen ditugu.
Protokoloa ere zorrotz jarraitu beharko duzue… Lehen ez genuen apenas ezer erabiltzen. Orain bai, traje berezi bat jantzi behar dugu, maskara, eskunarru eta betaurrekoekin. Gainera, krisi hau etorri arte ez ziguten lixibarik erabiltzen uzten, eta orain erabiltzen hasi gara, gela batetik ezin gaitezke irten lehenago arropa guztia bota gabe….
Kutsatzetik gertu zaudetela sentitzen duzu? Ospitalean positibo eman zuen lehenengo kasuaren logela garbitzen ibili nintzen, eta ezin izan nuen koarentenarik egin. Badakigu lehenengo ilaran gaudela, baina askotan pentsatzen dut etxeko igogailuan kutsatzeko arrisku gehiago ditugula!