GBGEk ‘Los latidos de La Palma’ dokumentala aurkeztuko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: GBGE
Galdakaoko Boluntarioen Giza Elkarteak ‘Los latidos de La Palma’ dokumentala estreinatuko du eguenean, abenduak 14, Torrezabal Kultur Etxean. Lanak sei hilabete baino gehiago La Palmako krisi bolkanikoan eman zituzten boluntarioen esperientzia azaltzen du.
Duela bi urte La Palma uharteak krisi bolkanikoa sufritu zuen eta mundu osoko aditu eta boluntarioak izan ziren han laguntza lanetan hainbat hilabetetan zehar. Hauetako batzuk izan ziren Galdakaoko Boluntarioen Giza Elkarteko kideak, sei hilabete eman zituztenak La Palmak.
Hauen esperientzia azaltzeko helburuz, ‘Los latidos de La Palma’ dokumentala sortu dute eta eguenean, abenduak 14, estreinatuko dute Torrezabal Kultur Etxean.
Emanaldia doakoa izango da eta herritar guztientzat zabalik dago. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Ferdinand du Chavalier dokumentalaren zuzendariarekin eta Alvaro Saiz GBGEko presidentearekin.