Kantu Koloreko Maitane Salvadorrek eta Eider Etxeandiak talde berria eratu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Iratxe Etxeandia
Kantu Kolore talde galdakoztarrak agur esan zuen urte hasieran. Honen ostean, taldearen kide ziren Maitane Salvadorrek eta Eider Etxeandiak Esna Gazte proiektu berria jarri dute martxan.
Zazpi urteko ibilbidearen ostean, haur eta gaztetxoen artean oso ezaguna izan den Kantu Kolore musika taldeak agur esan zuen urtarrilean. Arrazoi pertsonalak direla eta hartu zuten erabakia, BINKEk jaso zuen moduan.
Taldean hainbat kide ziren eta horietako bik, Maitane Salvador galdakoztarrak eta Eider Etxeandiak, Esna Gazte proiektu berria martxan jarri dute batera.
«Proiektu hau esperientzia paregabe eta zirraragarria eskaintzeko diseinatuta dago, bertaratzen diren
gazte eta helduentzat musika, dantza, kantua eta dibertsioa konbinatuz», azaldu du bikoteak.
Gaur egun pil-pilean duden abesti arrakastatsuenetatik klasikoetarainoko bidaian murgilduko dira eta bertaratzen direnek euren abesti gustukoenak abestu ahal izango dituzte entzuleen aurrean.