Elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko tailerra antolatuko da bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: C. M.
Hego Uribeko Berbalagunek elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko tailerra antolatuko dute bihar, ekainak 11, Torrezabal Kultur Etxean. Saioan teoria eta praktika uztartuko dira.
Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzen dute Hego Uribeko Berbalagunek eta bihar, ekainak 11, elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko tailerra eskainiko dute Galdakaon.
Saioa Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da 18:30ean eta teoria eta praktika uztartuko dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea eta «euskaraz aritzea da eskatuko dizugun bakarra».