‘Mugikorra, sare sozialak eta haien eragina adingabeetan’ hitzaldia eskainiko da Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Levante-EMV
Ekainaren 20an ‘Mugikorra, sare sozialak eta haien eragina adingabeetan’ hitzaldia antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 19:00etan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko da irauten duen bitartean.
Urtea amaitzerako barne araudi bat aterako beharko dute ikastetxeek sakelako telefonoen erabilera mugatzeko eta gai honek iritzi ezberdinak sortu ditu irakasle, ikasle eta batez ere gurasoen artean, BINKEk jaso zuen moduan.
Hain zuzen, adingabeek egiten duten mugikorraren erabileraren inguruko hitzaldia antolatuko du Galdakaoko Udalak Sasoia S. L eta Gaptainekin batera hurrengo asteko eguenean, ekainak 20, Torrezabal Kultur Etxean.
‘Mugikorra, sare sozialak eta haien eragina adingabeetan’ saioa 19:00etan hasiko da eta haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko da irauten duen bitartean.