Txarito Otsoa de Eribe galdakoztarrak 100 urte bete zituen atzo
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Uztaileko lehenengo egunarekin batera ospatzen du urtero Txarito Otsoa de Eribe galdakoztarrak bere urteguna, eta atzo bere bizitzan ehungarren aldiz egin zuen. Zorionak, guapa!
Aspaldiko ohitura du Galdakaoko Udalak, ehun urte bete dituzten herrikideak zoriontzekoa. Eta atzo, astelehena, hala egin zuten Iñigo Hernando alkateak eta Amets Iturbe Gizarte Ekintzako zinegotziak Txarito Otsoa de Eribe Zufiaur galdakoztarrarekin.
Mendea bete zuen atzo Txaritok, eta senideekin batera ospatu zuen galdakoztarrak urteurren ezin borobilagoa. Ospakizun hartara gerturatu ziren Hernando eta Iturbe udal-ordezkariak, eta erakundeak berak adierazi zuen moduan, «herri osoaren zorion-agurra eman zioten zuzenean».