BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Galdakaoko futbolari aitzindariak

Galdakaoko futbolari aitzindariak

Binke
2024-07-22
1020
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: BINKEri bidalitakoak

Gorantza Futbol Taldea 1967ko irailean sortu zen, Santakurtzetan Elorrioren kontra partida bat jokatu ostean.  Emakumez osatutako lehen talde galdakoztarra izan zen eta honen garrantzia azpimarratzeko asmoz, omenaldia egingo diete taldekideei aurtengo jaietan. Emakume talde aitzindari honi buruz gehiago sakondu du BINKEk ondoko erreportajean.

Marie Curie, Rosa Parks, Valentina Tereshkova, Simone de Beauvoir, Clara Campoamor, Coco Chanel, Frida Kahlo, Nadia Comaneci,  Serena Williams… Hamaika dira historian garrantzitsuak izan diren emakumeak, hurrengo belaunaldientzako erreferente handiak bihurtu direnak. 

Galdakaon ere izan dira eta gaur egun dira emakume aitzindariak, haien izen abizenak ezagutzen ez ditugun arren harresiak hautsi eta gizonen munduan beraien lekua aldarrikatu dutenak. Hau da Gorantza Futbol Taldearen kasua, Galdakaon 1967an sortu zen emakumezkoen taldearena. 

Antzeko adina zuten multi eta neskek batera jolasten zuten 60. hamarkadan. «Kuadrilak oso handiak ziren eta danok batera ibiltzen ginen. Galdakao zelaiz beteta zegoen eta denetarik egiten genuen: patinajea, diaboloarekin jolastu, borrokatu eta futbolean ere aritzen ginen», azaldu du Marieli Aurtenetxek, taldekideetako batek.

«Askotan ez zuten mutil nahiko futbol taldeak sortzeko eta gu deitzen gintuzten taldeak osatzeko, beti mutilen esanetara eta haiek esaten ziguten posizioan», nabarmendu du futbolari ohiak, Juan Bautista Uriarte kaleen 36 eta 38 zenbakien artean hamazortzi gazte zeudela gogoratuz: «Denak ibiltzen ginen batera baina mutilek aukeratzen zuten partida bakoitzean zein zen jokatuko zuen neska».

Sorrera Santakurtzetan. Hori ordea, Gorantza Futbol Taldearen sorrerarekin amaitu zen. 1967ko irailean Santakurtzak ospatu ziren urtero moduan eta hauen egitarauaren baitan emakumezkoen futbol partida bat antolatzea erabaki zuen Galdakaoko Udalak. Elorrioko neskak etorri ziren herrira eta gazte galdakoztarrentzat «oso partida berezia» izan zen. Gainera, garaipena lortu zuten, 2-1 irabaziz. 

«Nik 13 urte nituen bakarrik baina oso ondo gogoratzen dut behingoz gure kabuz jolastu ahal izatea asko gozatu nuela, mutilen erabakien menpe egon barik», adierazi du Aurtenetxek.

Miguel Caballero izan zen lehen talde horren entrenatzailea eta partida horren ostean jolasten jarraitzea «modu natural batean» gertatu zela dio: «Ez dugu ondo oroitzen nola gertatu zen baina pixkanaka-pixkanaka nesken beste talde batzuen kontra aritzen hasi ginen, eta hori izan zen Gorantza Futbol Taldearen sorrera». «Asko deitzen gintuzten, batez ere herriko jaietan partidak jokatzeko», adierazi du
Gorantzaren entrenatzaileak.

Mutilek zuten lehentasuna. Lokal moduan Galdakaon bertan jokatzen zuten, eta entrenamendu eta partiden lekuak oraindik mutilen menpe zeuden. «Mutilek jokatzen bazuten gu Elexaldera joan behar ginen. Uzten ziguten lekuetan aritzen ginen baina hala ere emaitza onak lortzen genituen eta Bizkaiko Kopako txapeldunak ere izan ginen», gogorarazi du Caballerok.

Bizkaiko ligan jokatu zuen Gorantzak urteetan zehar, inguruko taldeen aurka. Durango, Zornotza, edo Deusto ziren aurkarietako batzuk. «Jendeak imajinatu dezakeen moduan, orduan zeuden futbol zelaiak buztin hutsa ziren. Oso zaila zen jokatzea baina dena ematen genuen eta oso gutxitan izaten genuen lesioren bat», azpimarratu du Aurtenetxek.

«Nik bereziki zaila izan zen partida bat gogoratzen dut. Deustora heldu ginen eta dena elurrez beteta zegoen. Ez dut inoiz irudi hori ahaztuko», adierazi du Mari Carmen Alvarez beste taldekideetako batek. 

Haien kabuz. Taldekideek ordaintzen zuten partidetara joateko garraioa eta hasieran jolasteko kamisetak eta prakak ere. Kamiseta zuriak erabiltzen zituzten eta marra gorria jarri zioten besteengandik ezberdintzeko. 

«Beranduago publizitatea izan genuen kamisetetan, Athleticen eta beste kluben emakumezkoen taldeek baino askoz lehenago, eta enpresa honek ordaintzen zizkigun kamisetak», azaldu du Caballerok. «Hala ere, dena gure kabuz egin behar genuen eta hori nabarmentzekoa da», azaldu du. 

Urte batzuetan zehar erreferente izan zen Gorantza Futbol Taldea Galdakaon, eta baita herritik kanpo ere. Galdakao, Usansolo, Amurrio, Igorre, Bedia, La Arboleda eta inguruko beste hainbat herritako jokalariak aritu ziren taldean urteetan zehar, besteak beste, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Loroño, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Mari Carmen Alvarez, Maria Angeles Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos eta Mariví Sagasti. 

Taldearen amaiera. Batzuk joan eta beste batzuk heltzen ziren urtero, batez ere ezin zutelako ikasketekin uztartu. Atzera eta aurrera ibili ondoren, taldea sortu eta urte batzuk geroago, desagertu egin zen. «Zuhatzuko zelaia itxiko zutela esaten hasi ziren eta entrenatzeko leku barik geratuko ginela. Etxebarrira joateko aukera irten zen, ibaiaren ondoan zegoen zelaira, Athleticen jubenilak aritzen zirenera. Azkenean ezin izan ginen hara joan eta entrenamenduak bertan behera utzi ziren pixkanaka», azaldu du Alvarezek.

«Pena handiz taldea uzten joan ginen eta gutxi batzuk beste klub batzuetara joan ziren. Gehienok ordea futbola utzi genuen eta beste gauza batzuetara jarri ginen», gogoratu du jokalari ohiak.

Omenaldia Santakurtzetan. Amaiera garratzeko ibilbidea, baina gogoratu beharrekoa Gorantza Futbol Taldearena. Horregatik, Galdakaoko Udalak omenaldia egingo die talde honen parte izandako emakumeei Santakurtzetan. Irailaren 16an izango da eta ordua eta egitaraua oraindik zehazteke daude. 

«Guretzat oso berezia da omenaldi hau jasotzea Udalaren eta herri guztiaren aldetik», aitortu du Alvarezek. «Emakume hauek aitorpen guztia merezi dute. Garai horretan nesken futbol taldea sortzea eta egindako guztia egitea benetan ikaragarria da. Indar eta kemen handiko emakumeak dira eta hori jendeak jakin behar du», nabarmendu du Caballerok.

«Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko asko dago egiteko oraindik eta guk egindakoa beste pauso bat emateko balio badu, guretzat nahikoa da», adierazi du Pili Morenok. «Herriko neskak animatu nahi ditugu futbolean aritzera. Guk egin bagenuen, zuek ere egin ahal duzue!». •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Pornografiaren eredua», Ainara G. Goitiandia

Hurrengo albistea

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatuko du zergen kobrantza ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • ArgazkiakErreportajeak

    Merkataritza 8 iruditan

    2022-10-31
    Binke
  • Erreportajeak

    Euskararen komunitatea sendotzera goaz

    2023-09-25
    Binke
  • Erreportajeak

    Beste euskaltzale amorratu bat hartuko du gure zeruak

    2020-10-23
    Binke
  • Erreportajeak

    Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

    2019-06-21
    Binke
  • Erreportajeak

    Zaharrak berri, oraindik erakargarri

    2017-10-20
    Binke
  • Erreportajeak

    Aperribai ehuntzen duen elkartasuna

    2021-12-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...