Udako Master Laboral Kutxa Pilota Torneoko finalerdietako bat Galdakaon jokatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Udako Master Laboral Kutxa
Domekan, irailak 15, Master Laboral Kutxa Torneoko finalerdietako bat jokatuko da Galdakaon. Etxegarai-Gaminde eta Ibarrola-Capellan bikoteak aurrez aurre arituko dira.
Santakurtzak direla eta, hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izango da hurrengo egunetan Galdakaon. Musika, dantza, kirola… denetarik batzen duen programa zabala prestatu dute Galdakaoko Udalak, Jai Batzordeak eta herriko taldeek.
Domekan, irailak 15, maila handiko pilota partida ikusi ahal izango da, besteak beste. Udal pilotalekuak Udako Master Laboral Kutxa Torneoko finalerdietako bat hartuko du 19:00etan. Zehazki, Ibarrola–Capellan eta Etxegarai–Gaminde izango dira aurrez aurre Galdakaon, finalerako txartel baten bila.
Beste finalerdia, Larrarte–Mendizabal eta Arrizabalga–Bergara bikoteena, Zarautzen jokatuko da. Finala aldiz, irailaren 22an Donostian.