Etxegarai-Gaminde bikotea, garaile Emakume Master Cuparen Galdakaoko finalerdian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Emakume Master Cup
Galdakaoko Kurtzea frontoiak Udako Emakume Master Cuparen finalerdietako bat hartu zuen atzo, irailak 15. Etxegarai-Gaminde bikoteak Ibarrolak eta Capellanek osatutakoa garaitu zuen 22-11 eta finala jokatuko du irailaren 22an.
Udako Emakume Master Cuparen partida bat hartu du Galdakaoko Kurtzea pilotalekuak beste behin. Atzo, irailak 15, izan zen eta kasu honetan udako torneoko finalerdietako bat lehiatu zen frontoi galdakoztarrean.
Etxegarai–Gaminde eta Ibarrola–Capellan bikoteak aritu ziren Kurtzean aurrez aurre eta lehenengoa izan zen garaile, 22-11 emaitzarekin.
Horrela, Etxegarai-Gaminde eta Arrizabalaga–Bergarak bikoteek jokatuko dute irailaren 22an Donostiako Atano III. pilotalekuan antolatuko den finala, izan ere, Arrizabalagak eta Bergarak Larrartek eta Mendizabalek osatutako bikotearen kontra irabazi zuten 22-17.