Erdu Mizkatan lehenengo doa Santakurtzetako Kuadrila Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Gaur iritsi dira 2024ko Santakurtzak bere erdibidera, eta Kuadrilen Txapelketako puntu guztiak batuta errepasoa egin gura izan du BINKEk. Une honetan Erdu Mizkatan taldea doa txapelketako lehenengo postuan, eta gertutik jarraitzen diote ondoko albistean batu ditugun beste sei kuadrilek.
Santakurtzeko kuadrilek gaur, irailak 17, bete dute bosgarren eguna eta horrela hamar eguneko jaiak erdibidera heldu dira. Gaur Kuadrillen Txapelketako emaitzei errepaso egin eta emaitzak batu ditu BINKEk argitalpen honetan.
Aurten 54 talde eta kuadrila ari da Santakurtzetako Kuadrilen Txapelketan parte hartzen. Guzti hauetatik badira jaien erdibidean dagoeneko 200 puntu edo gehiago lortu dituzte zazpi taldek eta ondoko zerrendan batu ditugu. Erdu Mizkatan kuadrilakoak dira lehen postuan momentuz, 255 punturekin.
Hauek dira orain arte 200 puntu baino gehiago eskuratu dituzten kuadrilak:
- Erdu Mizkatan: 255
- Antzeko: 250
- Dekantzekoz: 248
- Patxiku: 225
- Gusak: 218
- Lonjelvi: 205
- Trikiriki: 201