Palestinaren aldeko kontzentrazioa deitu dute Galdakaon biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Freeimages
Palestinarrei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu dute biharko, irailak 20, Galdakaon. Udaletxeko aparkalekuan dauden txosnetan izango da.
Iazko urriaren 7an hasi zen gaur egun dirauen Israel eta Palestinaren arteko gatazka eta data honen ia urtebetera, Palestinaren aldeko kontzentrazioa deitu dute biharko, irailak 20, Galdakaon.
Ekitaldia goiko txosnetan izango da, udaletxeko aparkalekuan kokatuta daudenetan, 20:00etan.
«Ofentsiba sionista ez da gelditu. Palestinar herriaren erresistentziak zutik dirau, eta elkartasunak ez du etenik. Palestinar erresistentziarako eskubidea, Israelgo erregimen genozidaren desegitea, eta sionismoaren konplizeen kontra borrokatzeko beharra aldarrikatzen ditugu», adierazi dute antolatzaileek.
Horregatik, Galdakaon kontzentrazioa deitu dute, «urriaren 5ean deitu den manifestazio nazionalera dei eginez ere bide batez».