Gaur da Galdakaoko III. Triatloi Txikian izena emateko azken eguna
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Galdakaoko Triatloi Txikiaren hirugarren edizioa antolatuko du Triathlon Galdakao kirol elkarteak domekan, irailak 29. Izena emateko epea zabalik dago eta gaur da azken eguna.
Triathlon Galdakao kirol elkarteak Galdakaoko Triatloi Txikiaren hirugarren edizioa antolatuko du domekan. Txapelketa 10:00etan hasiko da eta adinaren arabera ibilbide ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Triatloiak 150 parte hartzaileko muga izango du, eta izena emateko epea zabalik dago webgune bitartez. Gaur, iraila 25, da horretarako azken eguna.
Parte-hartzaileek hiru kirol diziplinak osatu beharko dituzte: igeri egitea, korrika egitea eta bizikleta. Hauek dira adin talde bakoitzaren ordutegi eta distantziak:
- 2016-2017 urteetan jaiotakoak (12:00): 20 metro igerian, 700 metro bizikletan eta 200 metro korrika
- 2010-2011 urteetan jaiotakoak (10:00): 150 metro igerian, 3.000 metro bizikletan eta 750 metro korrika
- 2012-2013 urteetan jaiotakoak (10:30): 100 metro igerian, 2.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika
- 2014-2015 urteetan jaiotakoak (11:15): 50 metro igerian, 1.000 metro bizikletan eta 300 metro korrika