Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko erakusketa ikusgai dago Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Ganguren Mendi Taldeak, Euskal Mendizaletasunaren Museoarekin eta Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, ‘Mendian Gora’ erakusketa antolatu du Torrezabal Kultur Etxean. Euskal mendizaletasunari buruzko bilduma ikusgai dago abenduaren 7ra bitarte.
Galdakaoko XX. Mendi Astearen ekintzekin jarraituz, ‘Mendian Gora’ erakusketa antolatu du Torrezabal Kultur Etxean Ganguren Mendi Taldeak, Euskal Mendizaletasunaren Museoarekin eta Galdakaoko Udalarekin elkarlanean.
Erakusketa euskal mendizaletasunaren historia du oinarri eta abenduaren 7ra bitarte dago ikusgai Torrezabaleko erakusketa gelan, honako ordutegian: 09:00-21:00.
Inaugurazioa gaur, azaroak 26, egingo dute 19:00etan.