BIDEOA | Herriko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri du martxan Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
IRUDIAK: Galdakaoko Udala
Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina abiatu du Galdakaoko Udalak. Horretarako Gaizka Chamizo aktore galdakoztarra protagonista duen bideoa argitaratu du, ‘Ez eman buelta gehiago, hobeto erosi herrian’ lelopean.
Gabonen atarian, herrian erostearen garrantzia azpimarratu du Galdakaoko Udalak: «Saltoki txikiek eta tokiko ostalaritzak bizitasuna ematen diote herriari, eta komunitate izaera indartzen du». Horretaz jabetzeko, ‘Ez eman buelta gehiago’ kanpaina jarri du martxan bigarren urtez jarraian.
Kanpaina abiarazteko, bideo bat grabatu dute Gaizka Chamizo aktore galdakoztarrarekin eta udalerriko merkatari eta herritarrekin, bideoklip moduan grabatutako iragarkian, «aukerarik onena, beti herrian» dela gogorarazten duenak.
Hemen Udalak argitaratutako bideoa: