Mozoilo Petanka Klubak garaipena lortu zuen Pilarreko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Gasteizeko Gure Auzune Klubak Pilarreko Petanka Txapelketa antolatu zuen azaroaren 30ean eta honetan, besteak beste, Mozoilo Petanka Klub galdakoztarrak hartu zuen parte. Angel Ezkurrak eta Manolo Chaverok osatutako bikoteak garaipena lortu zuen.
Azaroaren 30ean Pilarreko Petanka Txapelketa antolatu zuen Gure Auzune Klubak Gasteizen eta honetan Espainiar estatu osoko kirolariak batu ziren. Besteak beste, Mozoilo Petanka Klubeko kideek parte hartu zuten hitzorduan eta emaitza onak lortu zituen
Talde galdakoztarreko Angel Ezkurrak eta Manolo Chaverok osatutako bikoteak garaipena lortu zuen Gasteizen antolatutako txapelketan.
Ezkurrak sasoi onean jarraitzen du, duela aste batzuk Salamancan egindako txapelketa batean bosgarren postua lortu ostean, Euskadiko Selekzioarekin. Honetan partida bakarra galdu zuten, Murtziaren kontra.