ABAO Txikirako 20 sarrera banatuko ditu Galdakaoko Udalak herritarren artean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Navarra.com
‘D’Artagnan y los jóvenes mosqueteros’ haurrentzako operarako 20 sarrera jaso ditu Galdakaoko Udalak ABAOren eta Bizkaibusen eskutik, eta herritarren artean banatuko ditu. Zozketa bitartez egingo du eta abenduaren 22ra arte eman daiteke izena parte hartzeko.
Urte berria ospatzeko haurrei zuzendutako Bilboko operak, ABAO Txikik, ‘D ‘Artagnan y los jóvenes mosqueteros’ obra estreinatuko du urtarrilaren 5ean. Galdakoko Udalak saio honetarako 20 sarrera jaso ditu ABAO opera elkartearen eta Bizkaibus babeslearen eskutik eta herritarren artean banatuko ditu.
Emanaldia 12:00etan hasiko da eta obra Alejandro Dumasek sortutako pertsonaia literario ezagunetan oinarrituta dago, eta orain mosketari zaharren seme-alabak dira protagonistak: ezeren eta inoren beldur ez diren bi neska eta mutiko ekintzaile bat.
Honetarako sarrera bikoitzak zozketa bitartez banatuko ditu Galdakaoko Udalak eta parte hartzeko izena eman daiteke abenduaren 22ra bitarte abaotxikizozketa@galdakao.eus helbidera emaila idatziz datu hauekin: izen-abizenak, NANa eta telefono zenbakia. Udalak astelehenean, abenduak 23, egingo du zozketa eta saridunei zuzenean jakinaraziko die sarrerak lortu dituztela.