Galdabusak ordutegia egokituko du Gabonetako egun batzuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Gabonetako ekimen batzuek trafikoa moztuko dute eta honen ondorioz, Galdabusak bere ordutegi eta ibilbidea egokitu beharko du abenduaren 24, 26, 27 eta 31n. Albiste honetan batu ditugu ordutegi eta ibilbide aldaketa guztiak.
Gabonak ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek egun hauetan zehar, BINKEK jaso zuen moduan. Jarduera horietako batzuk kalean egingo dira eta trafikoan eragina izango dute, Udalak jakinarazi duenez.
Honen ondorioz, Galdabusak bere ordutegiak eta ibilbideak egokituko ditu egun hauetan: abenduak 24, 26, 27 eta 31. Zehazki, hauek izango dira aldaketak:
- Abenduaren 24an eta 31n, bi lineen zerbitzua arratsaldeko 16:00etan amaituko da
- Abenduaren 26an eta 27an 1 Linea Elexaldeko geltokiraino igoko da ibilbide guztietan, Gabonetako Haur Parkera doazen pertsonek udaletxean autobusez aldatu behar izan ez dezaten
Bestalde, Udalak gogorarazi duenez, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a jaiegunak dira, eta beraz, ez da Galdabusa zerbitzurik izango egun horietan.