Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du Gabonetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Osakidetzak ezagutzera eman du Gabonetan lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko dituela. Galdakaoko anbulatorioa 08:00etatik 17:00etara egongo da zabalik abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra arte.
Urtero bezala, Gabonetako jaiegunetan Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko ditu. Helburua «zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzea» da eta aldakortasuna dela eta, Osasun Zerbitzuak zentro bakoitzean kontsultatzea gomendatu du.
Galdakaoren kasuan, anbulatorioak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra arte goizeko 08:00etatik arratsaldeko 17:00etara arte zabaltzea aurreikusita dago. «Zentroak itxita dauden ordutegietan osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan», azaldu dute Osakidetzatik.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Osakidetzaren webgunean, anbulatorioaren paneletan eta informazio-karteletan.