
Da Capo Musika Bandak ‘En Danza’ eskainiko du Torrezabalen, Celia Dávila eta Daniel Lozanorekin batera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Musika Bandak ‘En Danza’ emanaldia eskainiko du domekan, martxoak 30, Torrezabal Kultur Etxean. Taldearekin batera Dantza Konpainia Nazionaleko Celia Dávila eta Daniel Lozano arituko dira.
Urtarriletik ekainera bitarte 23 ikuskizun hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, eta hauetako hiru Galdakaoko Da Capo Musika Bandak eskainiko ditu. Lehenengoa otsailean izan zen, Abraham Cupeirorekin batera.
Bigarrena aldiz, domeka honetan, martxoak 30, izango da, Dantza Konpainia Nazionaleko Celia Dávilarekin eta Daniel Lozanorekin batera. Gasteizko Arantzazu Susunaga dantzariaren koreografia interpretatuko dute eta musikari dagokionez, «toki magikoetara eramango gaitu, hala nola, Urales mendietara edo Armeniako Alagyaz mendira, edo momentu bitxietara, besteak beste, ‘ruta del bakalao’-ra.
Saioa 13:00etan izango da eta sarrerak salgai daude 3 eta 5 euro arteko prezioan ohiko webgunean.