
Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Iskander Sagarminagak bidalitakoa
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak erronka berri bat burutu du. Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatu zituen atzo, ekainak 29, guztira 48,5 kilometro eginez.
Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak munduan gutxi batzuek egiten dituzten erronkak egin ditu azkenaldian Eider Eibar ilustratzailearekin batera, Kokoak proiektuaren baitan.
Aurten beste hiru erronka egiten saiatuko da udan, eta horietako bat atzo burutu zuen. Zehazki, Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatu zituen, guztira 48,5 kilometro eginez 7 ordu eta 58 minututan.
Zeharkaldi honen ostean beste bi egingo ditu Sagarminagak hurrengo asteetan. Uztailaren 7 eta 8an Katalinako Kanaleko erronka lortzen saiatuko da eta Irlanda eta Eskozia arteko Ipar Kanala berriro zeharkatzeko saiakera egingo du abuztuan.
Erronka hauen inguruko informazioa eskaintzen ari dira Sagarminagak eta Eibarrek horretarako sortutako webgunean eta baita sare sozialen bitartez.