
Markel Bengoetxea Espainiako 3×3 selekzioarekin jokatzeko deitu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Abuztuaren 4tik 7ra Espainiako 15 urte azpiko 3×3 selekzioa Zaragozan izango da, teknifikazioa lantzeko. Guztira 12 jokalari deitu dituzte kontzentrazioan parte hartzera, haien artean Markel Bengoetxea galdakoztarra.
Espainiako gaztetxoen selekzioak kontzentrazioak egiten ari dira udan, jokalarien garapena lantzeko helburuz. Teknifikazio jardunaldiak dira, etorkizunean Espainiako saskibaloi selekzioa osatuko duten jokalariak detektatzeko lan egiteko.
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko Ane Sainz adibidez, Espainiako 12 urte azpiko selekzioa izango da Zaragozan, uztailaren 27tik 31ra, BINKEk jaso zuen moduan.
Espainiako Saskibaloi Federazioak iragarri duenez, Surne Bilbao Basketen jokatzen duen Markel Bengoetxea galdakoztarra ere izango da Zaragozan, kasu honetan, Abuztuaren 4tik 7ra Espainiako 15 urte azpiko 3×3 selekzioarekin.