TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bertsoa.eus
Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehenengo fasean bost saio lehiatuko dira, hauetako bat Galdakaon. Urriaren 11n izango da Torrezabal Kultur Etxean, eta zazpi bertsolarik parte hartuko dute.
Ekainean aurkeztu zituzten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurtengo edizioaren nondik norakoak. Aurkezpenean izan ziren Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.
Aurten txapelketaren egitura aldatuko dute eta hau izango da: lehenengo fasean bost saio jokatuko dira, finalaurrekoak buelta bitara jokatuko dira eta, azkenik, finala.
Lehenengo faseko bost saioetako bat Galdakaon lehiatuko da aurten, irailaren 11n Torrezabal Kultur Etxean. Bertan, Araitz Katarain Mugarza (Mallabia), Asier Galarza Garai (Muxika), Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño), Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga), Irune Basagoiti Agirre (Ermua) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela) arituko dira .