Jaietan euskararen erabilera neurtuko du Hauspotuk, eta herritarren laguntza eskatu du azterketa egiteko

Argazkia: Ander Elordui.

Hauspotu ekimenak euskararen erabilerari buruzko behaketa egingo du barikutik aurrera ospatuko diren Santakurtzetan. Horretarako, herritarren laguntza eskatu du, eta irailaren 9an azalduko ditu azterketaren nondik norakoak, bilera irekian.

Barikutik, irailak 11, hilaren 20ra bitarte ospatuko dira Santakurtzak eta aurten ere egitarau anitza prestatu dute Galdakaoko Udalak, Jai Batzordeak eta herriko eragileek.

Guztira, 145 ekintza inguru eskainiko dituzte aurten, BINKEk jaso zuen moduan, eta zenbaitetan izango da Hauspotu ekimena, horietan egiten den euskararen erabilera aztertzeko aurten ere.

Galdakaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKEk osatzen duten ekimeneko kideak ekintzetara bertaratuko dira, eta ondoren txosten bat egingo dute.

Aurten, berrikuntza moduan, herritarren parte-hartzea eskatu du ekimenak egiteko horretarako, eta azterketaren nondik norakoak eguaztenean, irailak 9, azalduko ditu, udaletxeko osoko bilkuren aretoan 18:00etan egingo duen bilera irekian.

situs togel

situs toto