Errigoraren ‘Sustraitik espaziora’ dokumentala, ikusgai bihar Galdakaon

Argazkia: Errigora.

Errigora ekimenaren ibilbidea ezagutzera ematen duen Sustraitik espaziora dokumentala eskainiko da bihar, urriak 5, Galdakaon. Saio bi antolatuko dira, goizez eta arratsaldez.

Errigora ekimenak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herri osora zabaltzeko sare indartsua osatu du, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Hain zuzen ibilbide hori ezagutzera ematen duen Sustraitik espaziora dokumentala estreinatu zuen pasa den astean, eta bihar, urriak 5, Galdakaon eskainiko du.

Bi saio antolatu ditu: 10:30ean udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta 19:00etan Gandasegin.

Horrela laburtu du Errigorak dokumentalaren oinarria: «Euskarari Puzka kanpainaren lehen edizioa 2013an ospatu zen. Erriberako hainbat Ikastolak bizi zuten egoera larriari Euskal Herri mailako erantzuna eman nahian, han eta hemengo hainbat euskalzale elkartu eta Lekeitioko arrantzaleen kutxak Erriberako produktuz bete zituzten, euskal lurraldeen arteko loturak biderkatu eta elkartasuna ehuntzeko. Orduztik, Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartu».

situs togel

situs toto